Fair Saturday, merezi duen ekimena!

Etorkizuneko Durango nolakoa izango den erabakiko dute gaur egun ikasle direnek urte gutxiren buruan. Jasotako hezkuntzak eta bizipenek definituko dituzte beraien lehentasunak, iritziak eta egiteko moduak. Eta ildo horretan, Fair Saturday bezelako ekimenen berebiziko garrantzia daukate. 

Batetik, gizarte erronkei buruz hausnartzeko eta beraien iritzi propioa garatzeko aukera ematen dielako. Bestetik, erosotasun osoa ez duten hizkuntza batean, ingelesez, beraien ideiak defendatzen ikasten dutelako; lan mundurako konpetentziak garatuz. Eta horrez gain, ikastetxeko “burbuilatik” irten eta ezagutzen ez dituzten beste gazte batzuekin hitz egiteko aukera ematen dielako. 


Baina, zer da Fair Saturday?

Azaroko azken larunbatero, Black Friday egunaren biharamunean, munduko hainbat tokitako kultur eragilek bat egiten dute egun horretan, eta, aldi berean, beren aukerako proiektu sozial bat babesten dute.

Fair Saturday, Bilbon sorturiko ekimena baina munduan zehar dagoeneko zabaldu dena, kultura erdigunean kokatzeko ideia da, kultura- eta gizarte-erakundeen balioa aitortzeko, sentitzeko, hausnartzeko. Arteari eta kulturari eskainitako egun bat da, bide batez solidaritatea bultzatzeko eta bezperako Black Friday-ren kontsumismoari aurre eginez.

Aurten, Fair Saturday izeneko Fundazioak ikastetxeetarako jarduera berritzailea proposatu du, Eskola debatea eskainiz. Lehengo astean, Ane Camacho eta Paul Garcíak, 1. Batxilergoko A taldeko ikasleek ederto ordezkatu gintuzten nazioarteko online debatean. Eskoziatik gidatuta,  Euskaditik San Jose Jesuitak, El Regato eta Lauaxeta ikastetxeak egon ginen, besteak beste. Bestalde, Huelvako ikastetxe bat ere egon zen, baita Espainiako beste ikastetxe batzuk ere. Debate gaia Kultura izan zen, Kirmen Uribek ad hoc idatzitako testua, A few little steps, abiapuntutzat hartuta. 

Eztabaidako Warming-up aktibitate bezala, Balloon debate jolasa proposatu zigun moderatzaileak. Ekipo bakoitzak pertsonaia famatu bana aukeratu behar izan zuen eta arrazoitu zergatik jarraitu behar zuen globo aerostatiko barruan, pisu lar daramana eta arindu behar dena norbait kanpora botaz. Denetarik egon zen: Michelle Obama, Napoleon, Gandhi, Andrés Iniesta… Horren ostean, benetako debatea, Kulturaren inguruan. Gure ikasleak bikain aritu ziren.



Aste honetan eta hurrengo astean zehar, 4. DBHko ikasleekin Kirmen Uriberen testua ere landuko da, Science ikasgaiaren barruan, lehenengo hiru hilabeteetan landutako proiektuari bukaera ederra emanez. Izan ere, Science ikasgaian ikasleek taldeko Speech-ak prestatu eta defendatu behar izan dituzte, gizarte gai gatazkatsuei buruz: Txertoak, LGBT komunitatearen eskubideak, animalien tratu txarrak, matxismoa, eskola jazarpena, bideo-jokoak…


Erronka potoloak izango dituzte belaunaldi gazteek, Fair Saturday ekimenean eztabaidatutakoak ez dira erronka makalak. Baina gaztetatik horien inguruan hausnartzen eta ikasten ari dira, eta orain ikastetxean praktikan jartzen duten hori lagungarria izango zaie etorkizun hobeago baten alde egiteko



Informazio gehiago Fair Saturday Fundazioaren webgunean.



Kategoria: Gizarte eragina

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×