Martxoak 12: familientzako informazio oharra, koronabirusa dela-eta

Familia estimatuak:

COVID-19 koronabirusak EAEko lurralde osoan izandako aurrerapenaren aurrean, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren jarraibideei jarraituz, zirkular honen bidez jakinarazten dizuegu eskola-jarduera presentziala aldi baterako eten beharrean gaudela. Etenaldi horrek 15 eguneko iraupena izango du bihartik aurrera, martxoaren 13tik aurrera.

Nolanahi ere, eskola-jardueraren aldi baterako etenaldia ez da eskola-jardueraren etenalditzat hartu behar; aitzitik, ahalegina egingo dugu ikasleek egunero etxean ikasteko ohiturari eutsi diezaioten.

Egoera horren aurrean, honako ohar hauek kontutan izan itzazue:
• Gaurko eskolako jaietako ekintzak, arratsaldeko 18.00ak arte luzatuko dira. Ordu horretatik aurrera programatutako meza bertan behera geldituko da Tabira Pastoral barrutiaren gomendioari jarraiki.
• Eskolaz kanpoko ekintza guztiak ere (entrenamenduak, multi-kirola, …), bihar hasita eten egingo dira jakinarazpen berri bat izan bitartean.
• Eskola-jarduera etxean jarraitu ahal izateko, ezinbestekoa duzue gaurko egunez, arratsaldeko 20.00ak bitartean, ikasgeletara hurbildu eta material guztia jasotzea. Horretarako, ikasgeletako ateak zabalik mantenduko ditugu.
• Bihartik aurrera, Alexia eta ikastetxeko posta elektronikoa erabilita bideratuko dugu gure arteko komunikazioa. Bihar bertan ahaleginduko gara zuei helarazten hurrengo egunetarako jarraibideak, bereziki DBH eta Batxilergoko ikasleei zuzendutakoak.

Izan ongi,
Zuzendaritza Taldea

Kategoria:

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×