Gazteak, Klimaren alde

Mundu osoan milaka gazte ari dira mobilizatzen klima-aldaketaren aurka edo, beste modu baten esanda, Klimaren alde. Gazte eragileen belaunaldi berriaren momentua?

Greta Thunbergen, klimaren aldeko defendatzaile sutsua bilakatu den gazte suediarra, hitzak dira hauek: “Gure liderrak haurren gisara portatzen ari direnez, behartuak gara aspalditik beren gain hartu beharko zuketen erantzukizuna asumitzera”. Francisco Aita Santuak aldaketa klimatikoaren inguruan baieztatu du: “bada gizateriak gaur egun daukan erronka nagusietako bat” (Laudato Si´25), eta berekin dakar etorkizuneko belaunaldien duintasun eta eskubideetarako mehatxu itzela”. Durangoko Udalak “larrialdi klimatikoa” deklaratu du. Klimaren aldeko hainbat greba zabalduko dira nazioarte mailan. Dirudienez, lehen aldiz herritarrak mobilizatuko dira gure planetaren defentsan munduko lurralde guztietan. 16 urteko neska batek lortu ete du? Batzuek “Greta Thunbergen belaunaldi berriari” buruz hitz egiten dute. Gazteen protagonismoaren momentua da. Gure gazteek ere  “gure etxea” benetan zaintzearen alde daude. Horregatik, bi ekimen zabaldu nahi ditugu: a. ALBOAN eta Ecojesuits martxan jarritako “Mugi zaitez klimaren alde!”/ “¡Movílizate por el clima!” ekimena, “visibles.org gizartean eragiteko eta mobilizatzeko online komunitateak bultzatutakoa.
Greba Klimatiko Globala
b.  “Healing Earth/Sanando la Tierra” hezkuntza proiektua. Azken honetan egindakoa azalduko dizuegu. Erlazionatutako irudia

Michael Schuck Chicagoko unibertsitateko teologia irakaslea eta Jesuiten Nazioarteko Ekologia Proiektuaren zuzendarietako bat da. Horren baitan garatu da Healing Earth proiektu interesgarria: ingurumenari buruzko proiektua jasotzen duen liburu elektronikoa da, bereziki bigarren hezkuntzako ikasleei zuzendutakoa.

Proiektu hau ikastetxeko Batxilergoko Kultura Zientifikoko ikasleekin lantzen gabiltza azken urteetan. Gure esperientzia ezagutu nahian, Michael Schuck-ek gure ikastetxera etorri zen ikasleekin solasaldi bat izateko gogotsu. Euren arteko elkarrizketa honetan konpartitutakoaren laburpena konpartitzen dizuegu.

Ura, klima aldaketa edo biodibertsitatea bezalako gaiak jorratzen dituzte ikasleek ingelesez, Healing Earth liburuan oinarrituta. Ikasleei gaiaren trataera gustatzen zaie. Gainera, bereziki deigarriak egiten zaizkien hainbat jakintza jasotzeko aukera izaten dute, esate baterako, Mongoliako nomaden bizitzari buruzko pasadizoak. Horretaz gain, kontzeptuok ingelesez lantzeari esker etekin bikoitza lortzen dute. Batxilergoko ikasleak dagoeneko pertsona helduak dira eta klima aldaketa bezalako gaietan iritzi propioa dute edo sortzen ari dira, horregatik solasaldi polita izan zuten Michael Schuckekin. Ikasleekin konplizitate handia lortu zuen unibertsitateko irakasleak eta beraien iritzia ezagutzeko interesa erakutsi zuen. Era berean, gazteek erantzun ona eman zioten eta beraien ingeleseko maila ona ere erakutsi zuten. Bi ordu hartu-eman polita bizi izan zuten eta pentsatzeko era aldatzeko baliagarria izan zitzaiela azaldu dute ikasleek. Bisitaren harira, ingelesezko zein euskarazko testuak landu dituzte solasaldian parte hartu zuten ikasleek.

Natura gu gara

BATX 2-Ako ikasleak: Elena Amondarain, Eider Ollo, Naia Cifuentes, Andoni Magunacelaya, Oihane Alava eta Irati Coronado. Orain dela egun batzuk Michael Schuck Estatu Batuetako Teologia unibertsitateko irakaslearekin batzartuta egon ginen. Schuckek bere esku dagoen guztia egiten du ingurumena zaintzeko eta hari esker, gaur egungo arazoez kontzientziatzen ari gara. Hori dela eta, uste dugu komenigarria litzatekeela Schuckek egindako zenbait proposamen kontuan hartzea. Ondo legoke hitzarmenak egitea jendea kontzientziatzeko. Izan ere, gaur egun dagoen arazo nagusia ezjakintasuna da. Horregatik, hitzarmen horien helburua jendea jakinaren gainean jartzea da, eurek jakin dezaten zer egin beharko genukeen ingurumena zaintzeko zein ingurumeneko arazoak ekiditeko. Haiekin hitz egin ondoren, uste duguna baino gehiago egin dezakegula konturatu ginen; esate baterako, gure ohiturak aldatuz klima aldaketa gugan duen eragina murriztu dezakegu. Proposamen horien artean, honako hauek daude: klasean birziklatzea (papera, kartoia eta organikoa), eguzki plakak teilatuetan jartzea, eskolako txikientzat hitzarmenak egitea, berrerabilitako papera edukitzea etab. Horrez gain, gomendagarria litzateke landareak klasean edo pasabidean jartzea, ikasleok naturarekin kontaktuan egoteko. Ezinbestekotzat jotzen dugu umeekin irteerak egitea kaleko zaborra pilatzeko, horren bitartez, haiek kontzientziatzea lortu genezakeelako. Aldi berean, komeni da bi txorrota ur ezberdin izatea; txorrota jakin bat botiletako ura betetzeko eta beste bat eskuak garbitzeko. Era horretan, posible izango litzateke bigarren txorrota horren ura behin eta berriz berrerabiltzea. Horrela lortuko genuke dirua aurreztea eta, baina batez ere, ingurumenari mesede egingo genioke. Ideia hauek proposamenak baino ez dira. Baina, hala eta guztiz ere, espero dugu jendea konturatzea natura gu garela eta ezinbestekoa dela guretzat. Beraz, funtsezkoa da maite dugun hori ahalik eta ondoen zaintzea. Michael Schuck oso jatorra izan zen gurekin; bere pentsamenduak transmititzeaz aparte, bizitzaren ikuspuntu berri bat erakutsi zigulako. Egungo errealitatearen jakitun egin eta hainbat aldaketa sustatzera bultzatu gaitu. Hori da, hain zuzen, gure helburu nagusia: ezjakintasuna ekiditea eta ezagutzarekin jokatzea. Ezagutza da aske egiten gaituen gaitasun bakarra. Horretaz baliatuz, naturarekiko erabaki onak har ditzakegu. Hauxe da gure erronka; guztion esku dagoena. Beraz, natura gu garela kontuan izanik, kontu materialak bigarren alderdikotzat jo beharko genituzke eta ingurumena hobeto zaindu.

Michael Shuck’s message: We are like hummingbirds!

Students: Julen Azkarate, Josu Lavandeira, Naia Sarasua and Eneritz Rodríguez Last Monday, 19th of September 2019, some students from second baccalaureate of our school had the chance of making an appointment with Michael Shuck, a theology professor at Chicago’s University. He has written a FREE  e-book called “Healing Earth” with the help of another 14 colleagues. The interview dealt with the topics that are treated on his e-book. For example, the global warming, the climate change, the future of our planet, the impact of the human beings in nature and more. Also, we tried to find solutions to the alarming situation that The Earth is suffering. During the two hours that we, students, spent with Michael, we changed our mind. The professor gave us some interesting points about his opinion regarding to the relationship between humans, nature and material stuff. Mr. Shuck said: “Nowadays, people don’t realize that they are nature and they pay more attention to material stuff rather than to protect themselves”. We, pupils, after having  listened to his speech, intensified our desire of doing something to protect and look after environment. On the other side, the idea that impacted us most was the suggestion that Michael made to the Basque Country’s citizenship: “You sacrifice too many animals because you are used to eat always meat and this is very pollutant”. Therefore, he recommended us to decrease the quantity of this type of food. In the moment of the meeting, the topics of vegetarian and vegan diets were also discussed. Besides, he told us what they do at their university in order to protect the planet. Firstly, all the buses they use to commute are ran by ecological petrol. Secondly, they also have little gardens on the roofs of every building. Thirdly, the university’s energy works with solar panels and, finally, each student has its own water bottle which is filled up in a machine to reduce the amount of wasted water and plastic materials. To sum up, the interview with this man has left many ideas to reflect on and to consider. For that reason, we were happy to take into account Michael Shuck’s suggestions and make a change in our school so we can reduce the pollution amount and have a greener future.

Kategoria: Gizarte eragina

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×