Gure Haur Hezkuntzako proiektu berritzaileak aurrera darrai

Badira jadanik bi ikasturte, gure Haur Hezkuntzako proiektuan  berrikuntza multzoa martxan jarri genuela. Gizartea aldatzen doan heinean, Hezkuntza ere halabeharrez aldatu behar da eta gurean erronka horri tinko eutsi genion.

Haurraren garapenerako hain garrantzitsua den testuinguru egokia eskaintzeko espazio antolaketa berria martxan jarri genuen. Ikasturte hartan, Haur hezkuntzako 1.go ziklokoek hasi zuten ibilbide berria. Orduko gelak binaka batu ziren eta hezitzaile bikoteak martxan jarri ziren elkarlanean. Espazio antolaketa berriak onura galantak ekarri zizkigula hasieratik baieztatu zen. Haurren ongizatea nabarmen areagotu zen. 

Ibilbide aberats horrek aurrera jarraitu behar zuela ikusirik, hurrengo ikasturterako Haur Hezkuntzako 2.ziklorako lanean hasi ginen. Obra ederrak egin ziren eta 3 urteko gelak bateratuz, metodologia barrian murgildu ginen. Haurrak zirkulazio askean ibiltzeko aukera izan dute. Talde erreferentziala ere izan dute bai, baina beste ume guztiekin elkarrekintzan aritzeko aukera ere bai. Egunean zehar, zirkulazio askean, hainbat txokotatik jolastu dira: sinbolikotik, esperimentaziotik, lasaitzekotik, eraiketetatik, adierazpenekoetatik eta argiaren pedagogia lantzen den txokotik. Hauetatik hiru hezitzaileen begiradapean aritu dira eta oso aberasgarria izan da. Umeak eta hezitzaileak oso gustura aritu izan gara elkarrekintzan ikasiz eta gozatuz. Hori horrela, hurrengo ikasturtean ere ibilbide berdinean aurrera jarraitzeko, 4 eta 5 urteko gelak ere, gela handi eta eder bilakatu dira.

Lanak konfinamenduan

Orain arte izan ditugun gelak bata bestearengatik banatuta egon direnez, oso zaila izan da elkarrekintzan aritzea. Bestalde, gela bakoitzean izan beharreko txokoek ere asko mugatu dute espazioa eta tokia, murriztua izatea, eragozpen bat izan da jolaserako zein lanerako.

Obrak konfinamendu garaian egin dira eta orain, hezitzaileok ilusio handiz ari gara jo ta ke, espazio barrien antolaketan. Lan handia dugu aurretik, baina ikastetxeak eman digun aukera eder hau sendo aprobetxatuko dugu eta hurrengo ikasturtean, umeekin batera, itzel gozatuko dugu.





Erlazionatutako artikuluak:

Gure Haur Hezkuntzako proiektuaren berrikuntza

Kategoria: Ikaste-irakaste

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×