Haurtzaindegiak ateak ireki ditu familiei funtsezko zerbitzua bermatzeko

Durango Jesuitak ikastetxeak hasieratik dihardu egoera posible ezberdinetara egokitzeko planak eta protokoloak prestatzen, unean uneko arauak errespetatuz, familien beharretara egokitzeko. Hala, duela aste batzuk hasi ginen ikastetxea egokitzen. Garbiketa lanak zorroztu dira eta beharrezko material guztia erosi, hala nola, gel higienizatzaileak, musukoak, tenperatura urrutira hartzeko gailuak, esparruak banatzeko posteak eta abar luze bat. Gainera, hezitzaile guztiek ikasi behar izan dute modu berri baten jarduten.
Haurtzaindegira bueltan
0 eta 2 urte arteko hemezortzi haur itzuli dira gaur haurtzaindegira. Ikastetxea zertxobait aldatuta aurkitu dute, baina han ziren beren betiko irakasleak, hiru hilabeteren ondoren haurren itzulera egunean laguntzeko.



Kategoria: Ikaste-irakaste
Etiketak: Guardería, Haurtzaindegia
