Ia 2.000 euro batu ditugu minbiziaren aurka borrokan jarraitzeko

Azken urteetan bezala, pasa den abenduaren 8an Durangoko Minbiziaren aurkako diru bilketan parte hartu genuen AECC Bizkaia elkartearekin batera. Sei urte daramatzagu DBH 1. zikloko ikasleekin ekimen honetan parte hartzen, ikastetxeko Arrupe elkarteko begiraleen laguntzarekin.

Itsulapikoak eskuan hartu eta kalera irteten gara AECCren helburuekin bat eginez: “gure errekurtsoak gehitzeko, gaixo dauden pertsonak laguntzeko elkartasuna bultzatzeko eta minbiziaren aurkako borroka bultzatzen jarraitzeko”.

Gutxirekin asko lortu daiteke eta horren erakusle da abenduaren 8an lortutako dirua: itsulapikoen bidez  1.321,20 euro eta guztira 1.965,15.

Ikasleak balioetan hezten ditugu eta solidaritatea horietako bat da. AECCrekin batera egiten dugun diru-bilketa Gabonetako kanpainaren baitan kokatzen dugu: janari bilketa erraldoia eta Gabonetako mezarekin batera. Solidaritate-elkarbanatzearen aldeko ekintza lez hartzen dugu.

Kategoria: Gizarte eragina, Inaziotar Izaera

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×