Ikasgeletara itzulera: ikasturte berrirako prest

Ikasturte hasiera honetan, bizitzen ari garen egoeragatik berezia bada ere, beste ikasturteetan izan dugun ilusio berarekin egin nahi dugu ongietorri hau.

Pasa den ikasturtean egoera berrietara azkar egokitzen ikasi genuen, osasuna eta hezkuntza uztartzeko ahalegin bereziak egin genituen guztiok, eta elkar zaintzeak sekula baino garrantzia handiagoa hartu zuen.

2020-2021 ikasturtean, elkar zaintzen jarraituko dugu. Hezkuntza-jarduera garatzeko eta ikastetxea hezkuntza-komunitate osoarentzako gune segurua izan dadin beharrezkoak diren neurriak hartu ditugu.

Dagoeneko martxan gaude hezitzaile guztiak, lanerako gogotsu. Haurtzaindegiak jadanik ateak ireki zituen ateak. 

Pertsonak ardatz hartuta

Pertsonak dira gure ikastetxeko protagonistak, eta kontingentzia-plana pertsona horien beharrei erantzuteko prestatu dugu; ikasleetatik hasita, familia, irakasle eta ikastetxeko langile guztiak babestuz, gure hezkuntza-proiektua aurrera eramateko. Pertsonen eta elkartearen zaintza lehenetsiko dugu, kalitatezko hezkuntza bermatuz.

Ikasturte berria hasteko prest gaude, eta baita etorriko daitezkeen agertoki ezberdinetarako ere. Ikasturtea hasi baino lehen, jarduketa-protokoloei eta prebentzioko, higieneko eta osasunaren sustapeneko neurriei buruzko informazioa helaraziko zaizue eskola-elkarte osoari. Uneoroko egoeraren jarraipena egiteko, Segurtasun eta Osasun Batzordeaz gain, eta Hezkuntza Sailak adierazten duen moduan, Laguntza- eta jarraipen-batzordea ere osatu dugu.

Jesusen Lagundiako ikastetxeen hezkuntza sareak, EDUCSIk, konpromiso zintzoa hartu du ikasgeletarako itzulera honetan ez uzteko inor atzean. Uda aurretik hasi ginen elkarlanean protokoloak lantzen eta agertoki ezberdinetarako prestatzen. Bata besteari laguntza eskainiz eta esperientzia eta errealitate ezberdinetatik ikasiz, sakon landu eta zaindu beharreko alderdiak identifikatu ditugu: protokoloak, eten digitala eta ikasleen banakako arreta.

 

Eskola presentzialen hasiera

Haur Hezkuntza: Bi txanda egongo dira bi ordutegi desberdinetan

  • HH 3 – 10.30-11.30 
    11.30-12:30
  • HH 4-5 -10.30-11.30 
    11:30-12:30

Lehen Hezkuntza: Eskolak irailaren 7an hasiko dira, ordutegi honekin:

  • 1. maila: 9.30-11.45
  • 2. maila: 10.45-12.15
  • 3. maila: 9.30-11.30
  • 4. maila: 10.45-12.15
  • 5. maila: 9.15-11.30
  • 6. maila: 10.45-12.15

Irailaren 8tik 11ra, eskola-ordutegia 9.00-13.00 izango da.

Irailaren 14tik aurrera eskola ordutegia goizez eta arratsaldez izango da, asteazkenetan izan ezik.

Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa:

  • DBH 1 eta 2: Irailaren 7an, 9,30ean, geletan.
  • DBH 3 eta 4: Irailaren 15ean, 9,30en, geletan.
  • BATX 1 eta 2: Irailaren 15ean, 10,45ean Arrupe aretoan.

 

Eskola ordutegiaren moldaketa

Beharrezkoa ikusten dugu aurrez aurreko jarduerari berriro ekitea, eta presentzialtasuna bideragarri egiteko asmoarekin, ordutegi marko ezberdinak diseinatu ditugu, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak emandako gomendioak kontuak izanik.

Ordutegiak sarrera-irteerak era mailakatuan egin ahal izateko eta jolaserako aldiak ahalik eta ikasle-kopuru txikienak aldi berean batzeko moduan antolatuko ditugu, pilaketarik egon ez dadin; horretarako, txandak areagotuko dira, eta talde egonkorrek ikasle-taldeen ordu eta espazio berean topo ez egiteko irizpidea nagusituko da. 

Haur eta Lehen Hezkuntzan arratsaldeko ordutegia aurreratu egingo dugu, eguerdiko tartean talde desberdinen arteko kontaktua gutxitzeko. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan 2020-2021 ikasturterako, salbuespen modura, ikasturte osoa goizeko jardunaldi jarraituan egingo dugu. Batxilergoan ere ordutegia moldatu egingo da.

Ondorengo taulan jasota agertzen da irailetik aurrera jarraituko dugun antolaketa-marko orokorra. Hala ere, salbuespenezko egoera honetan Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Osasun sailek zein Hezkuntza Ikuskaritzak eskatutako aldaketak egon litezke.

 

KURTSOA

ORDUTEGIA

SARRERA

IRTEERA

ATSEDENALDIA

JANTOKIA

HH 1 zikloa

Ordutegia malgua

Montebideo kaleko sarreratik

12:00

HH 3 urte

9:05-12:35

14:10-16:10

(Asteazkenetan- 9:05-12:35)

Zelai berdetik polikiroldegi gaineko eraikinera

Montebideo kaleko sarreratik

11:00-11:30 goiko txintxaunetan

12:25

HH 4-5 urte

9:05-12:35

14:10-16:10

(Asteazkenetan- 9:05-12:35)

Zelai urdinetik polikiroldegi gaineko eraikinera

10:30-11:00 kanpoko jolastokian

12:30

LH 1-2

9:00-13:00

14:00-16:00

(Asteazkenetan- 9:00-13:00)

Zelai urdinetik eraikin nagusira

11:00-11:30 kanpoko jolastokian

13:05

LH 3-4

9:00-13:00

14:00-16:00

(Asteazkenetan- 9:00-13:00)

Zelai berdetik eraikin nagusira

11:30-12:00 kanpoko jolastokian

13:15

LH 5

9:00-13:00

14:00-16:00

(Asteazkenetan- 9:00-13:00)

Montebideo kaleko sarreratik

11:30-12:00 kanpoko jolastokian

13:35

LH 6

9:00-13:00

14:00-16:00

(Asteazkenetan- 9:00-13:00)

Zelai urdinetik polikiroldegi gaineko eraikinera

11:30-12:00 kanpoko jolastokian

13:35

DBH 1/2

8:00-14:45 (Astelehen, astearte eta osteguna)

8:00-13:55 (Asteazken eta ostiralean)

Kurutziaga kaleko Arrupe Aretoko irteeratik

10:45-11:00

12:50-13:05

14:50: Astelehen, astearte eta ostegunean.

14:05: Asteazken eta ostiralean

DBH 3/4

8:00-14:45 (Astelehen, astearte eta osteguna)

8:00-13:55 (Asteazken eta ostiralean)

Montebideo kaleko Futbol zelairako sarreratik

10:45-11:00

12:50-13:05

14:50: Astelehen, astearte eta ostegunean.

14:05: Asteazken eta ostiralean

BATX 1

8:00-14:45 (Astelehen, astearte, ostegun eta ostirala)

8:00-13:55 (Asteazken)

Astarloa kaleko sarreratik

10:45-11:00

12:50-13:05

14:50: Astelehen, astearte eta ostegunean.

14:05: Asteazken

BATX 2

8:00-14:45 (Astelehen, astearte eta osteguna)

8:00-13:55 (Asteazken eta ostiralean)

Astarloa kaleko sarreratik

10:45-11:00

12:50-13:05

14:50: Astelehen, astearte eta ostegunean.

14:05: Asteazken eta ostiralean

 

Ikasturte berriarekin batera jantokia ere martxan jarriko dugu, ordutegian beharrezko aldaketak egin ostean. Normaltasunez funtzionatuko badu ere, agertoki berrietarako ere prestatuko gara. Momentuz, Eskolaz Kanpoko eskaintza aztertzen jarraituko dugu, Aldundiaren jarraibideen arabera ekintza horien hasiera atzeratu beharko dugu eta.

Bestalde, online kudeaketak lehenetsiko ditugu, bai barneko langileentzat, bai ikasleentzat eta, oro har, publikoarentzat. Aurrez-aurreko arretarako aurretiko hitzorduetarako sistemak gaituko ditugu, ikastetxera zenbat jende etortzen den modu egokian kontrolatu ahal izateko.

Kategoria: Ikaste-irakaste

Etiketak: , , ,

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×