Ikastetxea itxita dago opor garairako, baina Haurtzaindegiak martxan jarraitzen du

Ikasturte berezi honi amaiera eman genion ekainean, eta aste honetan administrazio zerbitzuak ere atsedena hartuko du, ikasturte berrirako indartsu itzultzeko.

Hala ere, familien kontziliazioan laguntzeko asmoarekin, Haurtzaindegiak irekita jarraituko du uztailaren 22ra arte.

Horretaz gain, asteburuan Eusko Jaurlaritzak eta Eudelek iragarritako neurri berrien arabera, udalekuetako 5. txanda bertan behera gelditu da. Hori dela eta, gaur bertan jarriko da ikastetxea familiekin harremanetan, bakoitzari dagokion diru itzulketa egiteko eta ikastetxean dauden umeen arropa eta materialak jasotzeko eguna adosteko.

Kategoria:

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×