Ikastetxean ikasitakoa etxeko baratzera eramanda

Hezkuntza ikastetxea bera baino askoz harago doa. Ikasle bakoitzaren ingurune sozialak eta esperientzia pertsonalak asko eragiten du garapenean eta ikaskuntzan. Alde horretatik, ikastetxe barruan eta kanpoan ikasten denaren artean harreman zuzena ezartzeak gazteei laguntzen die eskolak beren bizitzetan duen garrantziaz eta beharraz ohartzen. Ikaskuntza-prozesua osoa izango da, pertsona bakoitzaren testuinguruetan eskuratutako ezagutzei jarraitutasuna ematen zaienean.

Ikastetxeak gai izan behar du gizarte-testuinguru desberdinetara egokitzeko; izan ere, ez da gauza bera landa-ingurune batean edo hiri handi batean bizitzea, ezta ikasle bakoitzaren egoera familiarra eta pertsonala ere. Gainera, transmisioan eta memorizazioan oinarritutako metodologiarekin eta talde handietan lan egiteko zailtasunak izan dituzten ikasleei alternatiba bat eskaini behar die ikastetxeak. Gaitasunak garatzeko eredu bat, ikuspegi praktiko batetik bideratua, proiektuetan lan eginez eta arazoak konpontzera bideratuta.

Sistema askoz pertsonalizatuago baten bidez, talde txikitan, ikasleek ikusten dute nola egiten duten aurrera, eta planteatutako erronkei aurre egiteko behar den motibazioa aurkitzen dute. Sistema horri esker, ikasle guztiek aurrera egin dezakete; horregatik San Jose Jesuitak ikastetxeak hezkuntza-inklusioarekin konpromiso osoa daukagu. H
ezkuntza-esparru inklusiboaren eta hezkuntza integralaren aldeko apustu esplizitua egiten dugu. Ildo horretan, Derrigorrezko bigarren hezkuntzan Curriculum Dibertsifikazioa egiten dutenek, ezagutza modu praktikoagoan barneratzeko aukera izaten dute.

Curriculum Aniztasuna metodologia ezberdin bat baino askoz gehiago da. Talde bakoitzak bere beharrak ditu, eta jarduerak, ahal den neurrian, beraien gustuetara eta etorkizuneko beharretara egokitzen dira. Baieztapen honek zentzu sakonagoa dauka gure Diber proiektuan.
Ikasturte honetako “Diber” taldeak interes handia erakutsi du etorkizunean ikasi nahiko luketen horretan esploratzeko, eta horien artean, lehen sektoreko lanak egiten ikasi dute. Baratzeko lana eta konposta izan dira ikasturtean zehar landutako gaietako batzuk, eta orain, konfinamendua aprobetxatuz, ikasturtean zehar barneratutako jakintza hori, etxeko baratzean aplikatzen hasi da ikasleetako bat.

Metodologi horrek ondo funtzionatzeko, tutorearen rola oso garrantzitsua da. Taldearen tutorea den Lorena Ortuostek ahalegin berezia egiten du ikasturtean zehar, gazteek beraien interesekoak izan daitezkeen lan mota ezberdinak probatu ditzaten. Orain, poztasun handiarekin ikusi du nola jarri duen ikasleak balioan ikasitako guztia. Ikasleen esfortzua eta jarrera dira ikasitakoari benetako emaitza ateratzen diotena; hezitzaileak bidelagun izanda, etorkizuna beraien eskuetan dagoela erakusten diegu ikastetxean.


Ikaslearen baratzea hasi da forma hartzen dagoeneko: tomateak, piperra eta azaloreak landatu ditu, baita marrubiak ere, eta konposta ere egiten hasi da.


Erlazionatutako albistea:

Kategoria: Ikaste-irakaste

Etiketak: , ,

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×