Irakurketa gozoa LHko 1. zikloan

Azken urteotan gure gizartean eman diren aldaketen eraginez, irakurtzeko espazioak eta denborak gutxituz joan dira; gurean, aldaketa horiei erantzuna emateko, proiektu berri bat jarri dugu abian: Irakurketa gozoaren txokoa.
LHko 1. zikloan, irakurzaletasuna bultzatzen jarraitzeko asmoz, proiektu berri eta erakargarri batean murgildu gara. Txoko honek, hainbat onura dakarzkigula ikusten dugu, hala nola, irudimena-sormena lantzea, irakurketarekin gozatzea, beldurrei aurre egitea, esperientziak elkarbanatzea, emozioak ezagutu eta kudeatzea, giza baloreetan heztea…. Horretarako, ohiko gelatik irten eta espazio berezi bat atondu dugu ikasleekin batera. Bertan, era askotariko liburu ezberdinak aurki ditzakegu. Haurrek beraien gustuak eta zaletasunak kontuan izanda, liburuak askatasunez aukeratuko dituzte. Bakarka, binaka zein talde txikitan, beraien irudimenari esker, altxor magiko hauetatik mundu berri bateko ateak irekiko dituzte, irakurketarekin gozatuz.
“Educar personas que puedan elegir leer para aprender, para disfrutar y para pensar, es un objetivo irrenunciable en la formación de ciudadanos autónomos y responsables. Ser beligerante a favor de la lectura es necesario, por cuanto verse privado de la capacidad para leer con competencia resulta discriminador y supone una barrera muy difícil de franquear para el desarrollo personal. Apostar por la lectura significa confiar en las posibilidades de todos los alumnos y alumnas para aprender a leer, y en las capacidades de los docentes para enseñarles (…)”. (“Ocho preguntas en torno a la lectura y ocho respuestas no tan evidentes”. Hurrengo esteka honetan artikulu osoa eskuragarri duzue: https://leer.es/)

- “Irakasleak eta irakurketaren irakaskuntza” Jardunbide egokien gidaliburua
- Gazteleraz: “Guía de buenas prácticas Enseñanza de la Lectura-Berritzegunea
- Durangoko Bizenta Mogel Biblioteka: https://www.facebook.com/DurangokoUdalBiblioteka/
- Eusko Jaurlaritzaren Irakurgunea: https://irakurgune.hezkuntza.net
- Euskadiko Liburutegi publikoen sarea: http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/liburutegi-zerbitzua/
- Irakurtzeko gaitasunak hobetzeko plana. http://dpto.educacion.navarra.es
- Irakurketa erreza: https://lecturafacileuskadi.net
- Lectura fácil: http://www.lecturafacil.net
Kategoria: Ikaste-irakaste
Etiketak: irakurketa, irakurzaletasuna, lectura
