Iraunkortasunaren aldeko kanpaina jangelan

San Jose Jesuitak Ikastetxeak iraunkortasunaren aldeko kanpaina bat sustatzen du Ausolan hezkuntza proiektuaren bidez.
Jesuitak Durango ikastetxeak ingurugiroarekin duen konpromisoak berebiziko garrantzia dauka eta horregatik egunerokotasuneko hainbat arlotan aplikatzen dira praktikak onak deritzonak. Etengabeko hobekuntza bilatuz, datorren hiruhilekotik aurrera, Ausolan hezkuntza proiektuaren bidez, Ikastetxeak praktika jasangarriak eta arduratsuak bultzatuko ditu ikasleen artean. Horretarako, jangelan sobera geratzen diren elikagaien kontrola neurtuko da, konposta egiteko.




Jangela iraunkorrak
Jesuitak Durango ikastetxearen hezkuntza proiektuan barneratuta dago jangela. Horregatik hiru ardatz nagusi ditu: elikadura (dieta osasuntsua bultzatzen da), gizartea (kontzientzia soziala eta balioak bultzatzen dira) eta ingurumena (kontzientzia sortzea du helburua). Kontsumitzen ditugun baliabide naturalak agortezinak ez direla erakutsi nahi zaie ikasleei, horretarako birziklapen globala lantzen da jangela, 3R-ena deiturikoa (gazteleraz “Reducir, Reciclar, Reutilizar”) :- Kontsumitzen ditugun produktuen kantitatea eta energia murriztea.
- Berrerabiltzea, produktu gehiago kontsumitzea eta hondakin gehiago sortzea ekiditeko, ingurumena kutsatzen baitituzte.
- Edozein motatako materialak birziklatzea gure jardueretan erabiltzeko.
Kategoria: Gizarte eragina
Etiketak: birziklatu, comedor, Jangela, reciclar
