Istripuak ekiditeko ikastaroa LHn

Stop Accidentes Euskadi-k antolatuta zirkulazio istripuak ekiditeko ikastaroa jaso dute LHko lehen eta bigarren zikloko ikasleek; hirugarren ziklokoek Aste Santuetatik aurrera jasoko dute formakuntza. Bide Hezkuntzako saioetan mugikortasunarekin lotutako erlazioak eta jarrerak hobetzen ikasten dute, bideetan gertatzen diren ezbeharrak saihestuz. Horretarako, garrantzitsua da haurrek kalean ikusten dituzten kartelak identifikatzen ikastea, bakoitzaren esanahia ondo barneratu eta horren arabera jokatu dezaten.

Durangoko sei eskoletako 1.300 ikaslek izan dute bide hezkuntzako ezagutzak hobetzeko aukera, horien artean daude gure ikastetxeko hainbat talde. Umeekin egiten diren saio hauen garrantzia azpimarratu du Stop Industriak Euskadik: “Funtsezko ekintzak dira eurak gure etorkizuna direlako eta Bide Hezkuntza landuz Bide Segurtasuna sustatzen dugu”.

Kategoria: Ikaste-irakaste

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×