Itunpeko hezkuntza babesteko kanpainarekin bat egiten dugu

Jesusen Lagundiak eta haren hezkuntza komunitateak bat egin dute hezkuntza-aniztasunaren aldeko kanpainarekin. Ekimen hori Más Plurales plataformak antolatu du, eta Escuelas Católicas-ek babestu du. Egitasmoaren bidez, agerian utzi nahi da Espainiako Gobernuak onartzeko abian jarri duen hezkuntza-lege berriak (LOMLOE) segurtasunik eza eragiten duela itunpeko ikastetxeetan. 


Ikastetxeen aniztasuna eta erlijioa irakasteko askatasuna defendatzea dira itunpeko eskolen plataformek lege berri honen aurrean egiten dituzten aldarrikapenetako batzuk. San Jose Jesuitak ikastetxetik, hezkuntza sistema pluralago, askeago eta justuago baten alde gaudela erakutsi nahi dugu, aldarrikapen horrekin bat eginez.


Uste dugu Durangaldeko familiek beren seme-alaben etorkizunerako gustukoen duten hezkuntza-proiektua hautatzeko eskubidea izan behar dutela. Ziur gaude aniztasunak aberastu egiten gaituela gizarte gisa, eta hezkuntza ezin da salbuespena izan.


Hezkuntza-lege bat nahi dugu, zeinak ikastetxeen autonomiaren, berrikuntzaren, eta guraso, ikasle eta hezitzaileen eskubideen errespetuaren alde egin, eta behar den finantzaketa emango duen. Eta lege hori ez da LOMLOE (Celaá legea ere esaten zaio). Horregatik, Más Plurales kanpainarekin bat egiten dugu eta itunpeko hezkuntzari babesa ematera gonbidatzen zaitugu. Horretarako, sartu www.masplurales.es helbidean.

Erlazionatutako albisteak:
“La ley promueve la reducción progresiva del modelo de educación concertada” (EDUCSI)



Kategoria:

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×