Itzuleraren poztasuna

Eman diogu hasiera ikasturte berriari, eta desiatzen geunden hori esateko.

Sei hilabete luzeren ostean itzuli dira haur eta gazteak ikasgeletara. Urduritasuna, ilusioa, harridura, berritasunak, aldaketak, distantziak, gelak eta maskarak… Denetarik izan du hasiera berri honek, baina bereziki poztasuna ikusi dugu maskaren gainetik distira egiten duten begietan. Itzuleraren poztasuna.

Ikasle, guraso zein hezitzaileak desiatzen geunden ikasturteari hasiera emateko, aurrez aurre elkar ikusteko, eta erronkei aurre eginez, ikasten jarraitzeko.


Bereziki azpimarratzekoa da umeen eta gazteen jarrera; beste behin, egoera berrietara egokitzeko daukaten gaitasuna erakutsi dute eta neurriak betetzeko hezitzaileen konplize bilakatu dira. Umeen laguntzarekin batera, gurasoen konplizitateak ere sekula baino garrantzia handiago dauka ikasturte berezi honetan.


Martxan gaude, begiak elkar zaintzan jarrita, eta etor daitezkeen agertoki ezberdinetarako prest.


Loturak:

Kategoria: Ikaste-irakaste

Etiketak: , , , ,

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×