Jangelako bekak jasotzen jarraituko dute familiek, eskolak etenda egon arren

COVID-19ak sortutako osasun-larrialdiko egoerak ikastetxeetako eskola-jarduera presentziala aldi baterako etetea eragin du, eta, ondorioz, eskola-jantokiko zerbitzua etetea. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak jakinarazi duenez, eragin handiena jasan dezaketen familiei arreta emateko, jantoi-zerbitzua etenda dagoen bitartean laguntza horiek mantendu egingo dira. Hau da, eskola-jarduera presentziala eteten den bitartean, eta, beraz, jantoki-zerbitzua ere, dagozkion laguntzak ordaintzen jarraituko du Jaurlaritzak.

Hezkuntza sailak zehaztu duenez, ordaindu beharreko zenbatekoa honela kalkulatuko da: zerbitzua etenda dagoen bitartean jantokira joateko aurreikusitako egunen kopurua bider diruz lagundutako eguneko prezioa. Ordainketa horiek ahalik eta azkarren ordainduko dituela aurreratu du Hezkuntza sailak.

Hezkuntza sailak onartutakoari buruzko informazio gehiago hemen.

Kategoria:

Etiketak: , ,

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×