Jesuitak Ikastetxean bat egiten dugu minbiziaren aurkako borrokarekin

Azken urteotan, gure ikastetxeko DBH 1. zikloko ikasle multzo handia esku hartzen ari da Durangoko Minbiziaren aurkako diru bilketan. Gure gizarte erantzukizunaren eta konpromisoaren bidean beharrezko urratsa eman nahi dugu ekimen honen bitartez. Gaixotasun hau pairatzen duten haur eta familia ugari dauzkagun gure inguruan. Datuek esaten dute astero haur minbiziaren kasu bat antzematen dutela Euskadin (gehienak, leuzemiarenak): datu mingarri honek ardura eta behar baten aurrean jartzen gaitu gu guztiok.

Ardura horri erantzun bat eman nahian, datorren abenduaren 8an, igandean, kalez-kale ibiliko gara, goizeko 11.00etatik 13.30era bitartean, AECC elkartearekin batera (Asociación Española Contra el Cáncer). Minbiziaren aurkako borrokarekin modu honetan bat egitean, durangar guztien bihotzak mugitu nahi ditugu. Diru-bilketa honen bitartez, minbizia duten pertsonei zuzenean laguntzen diegu: AECCk ikerketa onkologikoa bultzatu eta osasuna zaintzeko hezkuntza sustatzen baitu.

Hezkuntza Elkarteko kide guztiok gonbidatu nahi zaituztegu, zuzenean diru eskean parte hartzeko edo Durangon zehar gure ikasleekin batera egingo dugun ibilbidean parte hartzera. Ikastetxeko Arrupe Elkartea ere bidelagun izango dugu.

Parte hartu nahi duzuen guztiok hurbil zaitezkete goizeko 11.00etan Kurutziagako iturri handira edo Andra Mariko elizpean izango dugun mahaira.

Informazio gehiago eskuragarri daukazue esteka hauetan: https://www.aecc.es/eu/colabora, https://www.aecc.es/es/actualidad/noticias/cuales-son-los-tipos-de-cancer-que-mas-afectan-a-los-ninos

Kategoria: Gizarte eragina

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×