Komikigintza ardatz hartuta, aniztasuna lantzen

Durango Jesuitak ikastetxean ikasle guztiek garapen pertsonal, intelektual, sozial eta emozional maila handiena lor dezaten egiten dugu lan. Gure hezkuntza proiektuaren funtsezko prozesuekin bat egiten duen Aniztasunari Arreta emateko Plana izateaz gain, ikasgeletan dinamika desberdinak planteatzen ditugu ikasleekin sakonki lantzeko. Pasa den ikasturtean, DBHko 1. zikloko Tutoretza saioetan garrantzia handia eman genion aniztasunari. Saio horien helburua ikaslearen autoezagutza eta onarpena da; horrela bere kabuz erabakitzen ikasi, eta ikaskuntza-prozesuan sortzen diren arazoei aurre egiteko estrategiak eskura ditzan. Horri esker, beraien proiektu pertsonalaren eta etorkizuneko proiektuaren protagonista sentitzen ikasiko dute, besteak beste. Gure ikastetxean aniztasunaren trataera ez da arlo zehatz batera mugatzen eta esparru zein egoera desberdinak baliatzen ditugu gaia lantzeko. Horrenbestez, pasa den ikasturte amaieran,  aniztasuna sakon landu genuen modu hezitzailean eta metodologia alternatiboa erabiliz. Bizkaiko Eskola Umore Grafikoaren JA! lehiaketan aukera eman zigun ikuspuntu ezberdin baten bidez pertsonen eskubide eta aukera-berdintasuna lantzeko, aintzat hartu gabe jatorria, adina, sexua, gaitasuna, sexu-orientazioa edo erlijioa. Ikasleek aniztasunari lotutako egoera bat aukeratu zuten eta komiki batean islatu zituzten ideia ezberdinak; besteak beste, bazterkeria, emakumeen eta gizonezkoen arteko soldata ezberdintasunak edota itxura fisikoari ematen zaion garrantzia landu zituzten. Ekainean lanak aurkeztu ostean pasa den astean izan zen sari banaketa ekitaldia Bilbon. Gure ikastetxeko DBH 1. eta 2. mailako Ainhoa Rey, Naiara Labrador, Mikel López, Iune Merino, Enara Lorenzo, Irune Vicario, Nicolas Chen, Leire Soto, Lucía Argüello, Nahia Rodriguez, Aiala Asategi, Joseba Canales, Aritz Gómez eta Lucía Solagurenek hartu zuten parte; irabazi ez bazuten ere finalista gelditu ziren eta esperientzia oparoa izan zen guztientzat.

Ikasleek lehiaketara aurkeztutako lanak

Egin klik irudien gainean komikiak osorik irakurtzeko.

Kategoria: Ikaste-irakaste

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×