Liverpool, ingelesez bizitzeko hiria

Urtarrilaren 11tik 20a arte San Jose Jesuitak Ikastetxeko DBH 3. mailako 30 ikasle eta 2 irakasle, Pablo Martin eta Matxi Odiaga Liverpoolen egon gara ingelesez egiten eta ikasten. Lehen txanda izan da, bigarrena ostiralean abiatuko da Ingalaterrara. Astegunetan gure ikasleek bertoko Gateacre eskolan jaso dute klasea (egunero bi ordu) hango ikasleekin batera. Liverpooleko Beatles talde ospetsuaren inguruko proiektua garatu dute. Aisialdia ere lantzeko aukera izan dute, hainbat irteera kultural eta turistikoak burutuz. Ingalaterran emandako egunak bertoko familien etxeetan hartu dute ostatu, irakasle zein ikasleak, eta eguneroko bizimodua konpartitzeko aukera izan dute. Oso esperientzia aberasgarri eta ona izan da.

Kategoria:

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×