Martxoak 13: familientzako oharra

Familia estimatuak:

Osasun Sailetik datozen aholku eta Hezkuntza Sailburuordearen jarraibideen arabera, gure ikastetxeko eskola-jarduera eta plangintzaren inguruko erabakiak hartzen ari gara. Gure helburua aurrez aurreko eskolak etetearen ondorioak minimizatzea da, ikasleekin lan-erritmoari eustea eta, ahal den neurrian, maila bakoitzeko hezkuntza-edukietan aurrera egitea. Jakinarazten dizuegu jarraibide hauek alda daitezkeela, baldin eta Osasun edo Hezkuntza Sailak osasun-larrialdiko egoeraren bilakaeraren arabera, orain arte emandako jarraibideak aldatuko balitu.

Testuinguru honetan, funtsezkoa da ikastetxea, familiak eta ikasleen arteko komunikazio zuzena eta etengabea izatea. Ikastetxea goizeko 9.00etatik eguerdiko 13.30era publikoari zabalik egongo da. Osasun Sailak egindako gomendioak jarraituz eta kutsatze-kopurua kontrolatzeko, ezinbestekotzat jotzen diren kasuetan bakarrik hurbiltzeko eskaera luzatzen dizuegu.

Gure arteko harremana ziurtatzeko eta eskola-lanen jarraipena bermatzeko, gure komunikazioa hurrengo bitarteko hauen bidez egingo dugu:

  • Familiei bideratutako komunikazio orokorrak eta instrukzioak Alexia eta ikastetxeko posta elektronikoaren bitartez helaraziko dizkizuegu.
  • Web orrian jakinarazpen orokorrak argitaratuko ditugu. 
  • Banakako tutoretza elkarrizketak bitarteko digital edo telefonikoen bidez bideratuko ditugu.
  • LH 4. mailara arte, ikasleen eskola-jarduerarekin loturiko komunikazioak familiei bideratuko zaizkizue.
  • LH 5. mailatik aurrera, ikasleek zuzenean jasoko dute eginbeharrekoa tutore edo irakasleen bidez.
  • Euskarri digitalik ez duten ikasleentzat, ikastetxeak neurriak hartuko ditu lana inprimatuta helarazteko eta egindakoak jasotzeko: Ikastetxeko Kurutziaga kaleko harreran jaso beharko duzue ikasle bakoitzari dagokion zeregina goizeko 9.00etatik 13.00etara. Egoera hau aldez aurretik tutore bakoitzari komunikatu beharko zaio eta berak ezarriko eta adieraziko dizue jarraitu beharreko prozedura.
  • Astelehenerako, bai familiek zein ikasleek ziklo bakoitzetik jarraibide zuzenak jasoko dituzue: hezkuntza-jardueraren antolaketa, edukiak, zereginak, ebaluazioarekin lotutakoak etab.

Ikastetxearen antolaketa orokorrarekin lotuta, zera gogoratu nahi dizuegu:

  • Ikasleekin antolatuta zeuden mota guztietako irteerak eten egingo direla, egoera berezi honek dirauen bitartean.
  • Jantokiari dagokionez, apirilean deskontatuko dizuegula martxoan eskaini ez den zerbitzua.
  • Eskolaz Kanpoko Ekintzen deskontuak ere hurrengo hilean egingo dizkizuegula.

Egoera zail honi guztion artean aurre egingo diogulakoan.

Izan ongi

 Zuzendaritza Taldea

Kategoria:

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×