Mintzodromoa aiton-amonekin

Martxoaren 10ean, goizean, Mintzodromoa egin dugu gure ikastetxeko Arrupe aretoan. Bertan LH 6. mailako eta batxilergoko ikasleak, eta beraien amona eta aitonak solasean aritu dira. Belaunaldi ezberdinak elkartuta ekitaldi berezia izan da, eta benetan une hunkigarriak bizi izan dituzte.

Saioa ikastetxeko euskara taldeak antolatu du eta lau gai jorratu dituzte:
-Sasoi bateko jolasak eta gaur egunekoak.
-Beti egon da Internet? Komunikatzeko modu berriak/antzinakoak.
-Oporrak nolakoak ziren/dira?
-Euskara zer da zuentzat? Etorkizuna duen hizkuntza da?




Eskerrik asko bertaratu zareten aitite eta amama guztioi!

Kategoria: Ikaste-irakaste

Etiketak:

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×