Natura maitatzen eta zaintzen Amalurra proiektuari esker

Kontzientziazioak eta ohitura aldaketek pisu handia daukate klima larrialdiari dagokionean, horregatik gure ikastetxean Amalurra proiektua jarri dugu martxan, naturarekiko maitasuna eta errespetua arlo ezberdinetatik bultzatuz.

Klima aldaketa pil-pilean dagoen gaia da; politikarien, kazetarien edota aktibisten ahotan entzuten dugu sarri, baina guk ere badugu zeresana. Ikasketa prozesuari lotuta, eskura dauzkagun erremintak nola erabili ikas dezakete ikasleek.



Ikasleen sentsibilizazioa eta naturaren garrantzia

Naturarekiko miresmena, maitasuna, zaintza eta ardura sustatzeko asmoz jarri genuen abian Amalurra proiektua. Natura zaintzeko lehenengo maitatu egin behar da, miresmena sentitu. Horregatik eskolaz kanpoko ekintzez gain, zeinetan ingurumenarekin lotura zuzena duten, natura ikastetxera ere ekarri nahi izan dugu.

Gabonetan adibidez, LH 1. eta 2. mailako gela bakoitzak zuhaixka bat jaso zuen opari moduan. Zuhaitz bakoitza gela bakoitzaren ardura izanik, ikasleek elkarrekin, taldean lana eginez, arbola zaintzen ikasten dute. Zuhaixka beraien egunerokoaren parte bilakatzen da eta horrek miresmena eta maitasuna ekar ditzake. Ikasleek, beraien laguntza eta esfortzuari esker, zuhaitza hazten dela ikusten dute; naturaren zaintza eta babesaren alde asko egin dezaketela barneratuz.

Talde lana ez ezik, haur bakoitzaren autonomia, zaintza eta ardurak lantzen dira modu honetan. Horrekin batera bestelako ikasgaiak ere barneratzen dituzte, modu praktiko batean ikusten baitute landarearen bizi-zikloa. Ikasgeletan arlo teorikoa lantzeaz gain, esandako hori zuzenean ikusteak kontzeptuak hobeto barneratzen laguntzen die.

Gainera, zuhaitzok ikastetxe osoaren begi bistan jarri ziren. Horri esker, garrantzia eman zitzaien bai zuhaixkei eta baita zaintzaileei ere, biei protagonismoa emanez. 

Eskola jasangarria

Ikastetxean eredu iraunkorraren aldeko apustua egiten dugu. Horrela, Amalurra proiektua Agenda 21 ekimenaren baitan kokatzen da. Bertan, besteak beste, birziklapenari garrantzia handia ematen zaio, txikitatik horren garrantzia eta zaborraren bereizketa nola egin behar den erakutsiz.

Agenda 21 komunitatearen partaidetzan oinarritzen da, eta udalerriko garapen jasangarrian esku hartu eta laguntzen du. Ingurumen-hezkuntza programa bat denez, ingurumen-arazoen konponbidean parte hartzeko ezaguera, gaitasuna, jarrera, motibazioa eta konpromisoa garatzea da haren xede nagusia.

Familiak ere gure komunitatearen parte dira, horregatik diseinu prozesua aurrera eraman dugu naturak eskaintzen dizkigun baliabideak berrerabiliz familien eskuzabaltasunari esker.

 

Kategoria: Gizarte eragina

Etiketak: , , , ,

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×