‘Ogia baino gehiago’ proiektua ikastetxeko jangelan

Haur eta gazteen ikasketa prozesua ikasgeletatik harago doa eta horrela ulertzen dugu gure ikastetxean. Teoriatik praktikarako pausua emateak kontzeptuak barneratzen laguntzen die ikasleei.

Ikastetxeko jangela hezkuntza proiektuan barneratuta dago eta bertako elikagaiak eta menuak zaintzen diren moduan aldiro bestelako proiektuak ere lantzen dira bertan, besteak beste, birziklapena, osasuntsu jatearen garrantzia edota jana alferrik ez galtzea.

‘Ogia baino gehiago’

Azken asteotan ogia izan da jangelako protagonista nagusia. Jatordu guztietan jaten den elikagai bat izanik, haurrek errazago ikus dezakete janaria alferrik galtzen dela kasu batzuetan. Eta ez hori bakarrik, baita euren esku dagoela hori ekiditea. Gai horri lotuta ekintza ezberdinak burutu dira jangelan, guztien helburua izan da jantokian zenbat ogi alferrik galtzen den erakustea. Behin errealitatea zein den erakutsita hori hobetzeko pausuak eman dira, ogia neurriz kontsumitzeko gomendioak emanez eta ogia berrerabiltzeko errezetak erakutsiz. Birpentsatu Informazioa eskaintzen duen panela eta jaten ez den ogiaren neurgailua  (metakrilatozko kubo gardena) izan ditugu uneoro bistara; osagai didaktiko ezin hobea teoria eta praktika uztartzeko. Horrela, menuaren arabera, egunero kontsumitu ez den ogi kopurua zenbatu dute jantokiko erabiltzaileek. Proiektuari bukaera emateko, LH 1. eta LH 2. mailako umeek lan polita eta aberasgarria egin dute mural batekin eta eguneroko neurketekin.

Kategoria:

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×