Orientazio Azokaren zortzigarren edizioa abenduaren 13an

San Jose Jesuitak Ikastetxeak Orientazio Azokaren zortzigarren edizioari ekingo dio abenduaren 13an, osteguna. Ekimen honen bitartez Durangaldeko ikasleak lagundu nahi ditugu goi mailako ikasketen hautaketan, gurasoei ere unibertsitateen aurkezpenetara joateko aukera emanez. Sarrera doan izango da.
Jardunaldiei hasiera emateko, goizean Batxilergoko ikasleek unibertsitateek antolatutako saio praktiko interesgarrietan parte hartuko dute. Jarraian, lan munduko esperientzia testigantza jaso dute ikasleen gurasoak diren Alicia Gómez eta Iñigo Barrenetxearen eskutik. Arratsaldez, Arrupe aretoan bertaratutako unibertsitateen aurkezpenak egongo dira. Abenduaren 14an, ostirala, goizeko 10.00etan ikasle ohiekin mahai ingurua izango dute. Bertan ikasle hauen esperientziak ezagutzeaz gai, goi mailako ikasketen hautaketa eta adaptazioan egon ohi diren zalantzak elkarbanatu ahal izango dituzte. ABENDUAK 13 10.15 SAIO PRAKTIKOAK. Batxilergoko ikasgeletan.- Mondragon Unibertsitatea
- Apps, nuevas relaciones de trabajo y consumo colaborativo. Deustuko Unibertsitatea
- Divulgacion cientifica. Universidad de Navarra
- AppInventor. Mondragon Unibertsitatea
- Marca personal. Universidad Europea de Madrid.
- “The big data theory” (Datuen analisia). Mondragon Unibertsitatea
- Elkarrizketa prestatzeko bidean. Elene San Salvador
- “El Marketing entra en los fogones: la cocina vasca, una estrategia de éxito”. Merkataritza Ganbera
Kategoria: Ikaste-irakaste
Etiketak: ate irekia, DURANGO, orientación, orientazioa, puertas abiertas, Unibertsitatea, universidad
