Orientazioa: Batxilergoko ikasleen etorkizuneko beharrei erantzuteko

Batxilergoko ikasleek erabaki garrantzitsuak hartu behar izaten dituzte, etorkizunean beraien bizitzan eragin zuzena izango dutenak. Horregatik ikasleek bidelagun dute San Jose Jesuitak ikastetxea hausnarketa prozesu horretan; beharrezkoa duten informazioa eta laguntza guztia eskainiz.
Bigarren Batxilergoko tutoretza planean berebiziko garrantzia du gure ikasleei buruz-buruko orientazioan eragiteak, eta beraz, eskatzen duen denbora eta baliabideak eskaintzen zaizkio.Orientazio Azoka
Badira jadanik 8 urte gure ikastetxeak Batxilergoko orientabide mintegiak antolatzen dituela. Ekimen honen bitartez gure ikastetxeko zein gurera urreratzen diren Durangaldeko ikasleak lagundu nahi ditugu, goi mailako ikasketen hautaketan, gurasoei ere unibertsitateen aurkezpenetara joateko aukera emanez. Zortzigarren edizioa pasa den abenduan burutu genuen, eta urtero gertatzen den moduan arrakasta handia izan zuen.


Orientazio zerbitzu osoa
Orientazioa baina, ez da soilik azokara mugatzen, ikastetxeko plan estrategikoan esparru garrantzitsua dauka eta DBHn hasten dugu orientazio ibilbidea gure ikasleekin. Aurrez aipatutako moduan, Batxilergoko bigarren mailako tutoretza planean berebiziko garrantzia du ikasleak ikasturte osoan zehar orientatzeak. Horra bideratutako lan-taldea daukagu ikastetxean, orientazioan aditua den hezitzaile bat, hiru PT (Pedagogia terapeutika bat eta beste bi hezkuntza bereziko laguntzaile direnak). Horretaz gain, etapa bakoitzak bere koordinatzailea dauka, orientazio teknikariarekin batera orientazio prozesua lantzeaz arduratzen dena.Toki komunikabideek Orientazio Azokari buruz esandakoak:
“Bizitzan zer egin erabakitzeko arteaz”, Jesuitak ikastetxean (Anboto.org) La Feria de Orientación de Jesuitak combinará talleres prácticos y la experiencia de antiguos alumnos (Durangon.com) Miguel Zuaza repasará su trayectoria profesional en la Feria de Orientación de Jesuitak (Durangon.com)Kategoria: Ikaste-irakaste
Etiketak: Bachillerato, Batxilergoa, ikasketak, orientación, orientazioa, Unibertsitatea, universidad
