Arreta Goiztiarrerako prestakuntza saioa
“Arreta goiztiarra” deituriko
planak gure ikasleen hezkuntza premiak eta garapen zailtasunak ahalik eta arinen identifikatzen lagunduko digu.
Horretarako, 2 urtetik 5 urte bitarteko ume guztiei froga batzuk egiten zaizkie prebentzio bide bezala, ondoren, beharrizana ikusiz gero, esku-hartze egokiena bideratze aldera.
Ikastetxeko eta familiaren arteko elkarlana bultzatzeko, prestakuntza saio bat antolatu dugu gai honen inguruan eta bertan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu
Haur Hezkuntzako familia guztiak:
- Noiz: otsailaren 20an, asteartea
- Ordua: 17.30 – 19.30
- Non: Arrupe Aretoan
- Hizlaria: Jabier Azpitarte (Durangoko Berritzeguneko aholkularia)
Gonbidapen honekin, hezkuntza elkarte osoa elkarrekin egiten ari garen hezkuntza bide honetan,
guztion konpromisoa eta inplikazioa ezinbestekoak ikusten ditugula baieztatzen dugu.
Gure
aniztasun plana hobeto ezagutu nahi baduzue, hurrengo
estekan sartu zaitezkete.
Kategoria: Gizarte eragina
Lotura duten berriak