Solidaritea astea martxan!

Solidaritate asteari hasiera polita emateko, kirol desberdinetako emakume ausartak gurera gerturatu dira haien esperientziak gurekin elkarbanatzera.

Hainbat emakume ausarta eta hainbat kirol izan ditugu gaur ikastetxean gure lehen hezkuntzako ikasleakaz, hala nola: futbolean Geu Be-ko Saioa Ortiz, saskibaloian Tabirakoko Alaia Berganza, errugbian DRTko Izaro Urien, atletismoan Durango Kirol Taldeko Sonia Oceja, mendi lasterketan Euskal Selekzioko Oihana Azkorbebeitia eta eskubaloiko Ibaizabal taldeko Leire Urionaguena. Eskerrik asko emakume ausarta hauei, beraien ekimenekin mundua emankorragoa bilakatzen ari delako.
 
Aste osoan zehar beste ekimen asko izango ditugu, gizartea eraldatzeko asmoarekin. ALBOANen “Emakumeok martxan, geldiaraz dezagun emakumeen kontrako indarkeria” proiektuarekin bat egingo dugu.
Hemen daukazue kanpaina honen azalpen laburra:“Emakumeok martxan kanpainan mundu osoan indarkeria jasaten duten milaka emakumeen errealitatea, lekukotzak eta ahotsak ezagutarazi nahi ditugu gure inguruan: etorkizun hobeagoaren bila beren etxea utzi behar izaten duten emakumeenak, adibidez. Haiek dira benetako protagonistak eta ALBOANetik sinesten dugu beren indarrean, hobetzeko duten gogoan, beren aukeretan, beren adorean, beren ametsetan…. “Bidea egitea” erabakitzen duten mundu osoko emakumeen egoera oso kaltebera izaten da, beren herrialdea, eskualdea edo testuingurua gorabehera. Bide luzea egin behar izaten dute. Askotan herrialde ugari zeharkatzen dituzte, inolako babesik gabe, eta askotariko indarkeriak jasan behar izaten dituzte. Indarkeria horietako batzuk herrialdetik atera aurretik ere pairatzen dituzte (ezkontza goiztiarra, emakumeen genitalen mutilazioa eta gizonekiko menpekotasuna, beteak beste).
Ondorioz, emakume eta neskatoek indarkeria fisikoa eta psikologikoa jasaten dute, eskola utzi behar izaten dute eta gizonekiko menpekotasun ekonomikoa izaten dute. Horri gehitu behar zaio leku askotan gatazka armatuak edo goseteak daudela, eta hortaz, ihes egin beste aukerarik ez dute izaten. Alabaina, bidean zehar are zailtasun gehiago topatzen dituzte.”

Kategoria:

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×