Sormena ikus-entzunezkoen ekoizpenetan: hasierako ideiatik bideoa osatzera

Sormena eta autonomia ere irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren ardatza dira: Arte Hezkuntzatik bi proiektu ezberdin burutu dituzte DBH2. mailako eta DBH3. mailako ikasleek. 

Taldean lana egiterakoan balio batzuk barneratzen dituzte, konpetentzia zehatzak garatzen dituzte gure ikasleek. Banakako sormen proiektuetan, beste batzuk; modu horretan etorkizuneko egoera ezberdinei aurre egiteko prest egongo dira. Bakarkako sormen lanetan erantzukizuna eta antolaketak garrantzia handia hartzen dute, prozesuko parte guztien ardura dauka ikasleak eta antolaketa on bat egin beharko du lana garaiz eta modu osatuan amaitzeko. Gainera, lanketa guzti hori online egiteak ikasleak autonomo izatera bideratzen ditu, eta baita, jasotako informazioaz haratago, beren kabuz lagungarri izan ahal zaien informazioa bilatzera ere.

Era berean, irakasleak ikasleak motibatuta egon daitezen bermatu behar du, horretarako gaiaren aukeraketak eta planteatutako dinamikak garrantzia handia dauka. Aipatutako ezaugarri guztiok horiek lantzeko ikasgai interesgarrienetako bat artea da. Sormena bakoitzak bere buruan abiatzen duen prozesua da, eta banaka lana eginez, horri forma ematen ikasten dute neska-mutikoek.

Arte Hezkuntzatik bi proiektu ezberdin burutzea eskatu zaie DBH2. mailako eta DBH3. mailako ikasleei. 2. mailakoentzako proposamena edo erronka ikastetxearekin zerikusia zuen edozer iragartzea izan da, Nire lehen pelikula izenpean. Lan prozesua hiru fasetan banatu zuen irakasleak, antolaketa errazteko helburuarekin. Lehengo lana ideia bera garatzea izan da, eta horri lotuta egin beharreko lanak izan dira, besteak beste, proiektuaren izenburua erabaki, gidoi txiki bat idatzi,  storyboard-a landu… Behin landu nahi den ideia definituta, bigarren partean ikus-entzunezkoa egiteko materiala sortu edo bilatu eta grabaketak egin behar izan dituzte. Gainera, kontuan hartu behar izan dute legezko baliabideak zeintzuk diren; hala nola, egile-eskubideak errespetatzea, copyright-ik gabe deskargatzea eta, materiala falta delako deskargatu behar izanez gero, kredituetan jatorria adierazi beharra. Hirugarren partea muntaketa lanetara bideratu dute, horretarako VSDC bideo editorea erabiliz, eta azkenik bideoa esportatu dute. Proiektua borobiltzeko, lan prozesu guztia  Onenoteko koadernoan jazo behar izan dute. 

3. mailakoentzat tematika zehatzagoa ezarri du irakasleak; AGENDA21ekin zerikusia duen edozein gai bat aukeratu behar izan dute ikasleek eta Stop Motion teknika erabili ikus-entzunezkoa sortzeko. Teknika horren bidez, irudi finkoak segidan erabiliz mugimendua simulatzea da helburua. Gaia eta teknika mugatuz, ikasleek benetako enkargu baten aurrean jokatzeko moduak barneratzeko aukera dute. Lan dinamikari dagokionez, 2. mailakoen prozesu bera jarraitu dute eta Onenoteko koadernoan jaso dute ideia, argazkiak,  materiala, agertokia, efektuak, musika…

COVID-19 isolamendu-aldian zehar etxetik egindako lanetako batzuk

“Eskolako Jaiak”. Egilea: Irene Antxia DBH2B


“Eskola Etxean”. Egilea: Saioa Alarcia DBH 2B


“Berdintasuna”. Egilea: Naroa Mendazona DBH 2B


“Xabierraldia”. Egilea: Uxue Omaetxebarria DBH 2B


“Eskolaren harremana naturarekin”. Egilea: Irene Alberdi  DBH2B


“Euskara Erabili”. Autora: Maialen Viscarret DBH 2


“Eskola Jaietako Ekintzak”. Autor: Nicolás Chen DBH 2.


“Aldaketen mundu”. Autora Marina Alkorta DBH 3. 


“Munduaren etorkizuna”. Autora: Amaia Plaza DBH 3.


“Zaindu Gaitezke Zaintzen”. Egilea: Lucia Garcia DBH 3B



“Munduaren Hobekuntza ala desastrea”. Egilea: Naia Camarero DBH 3D


“Munduaren kutsadura”. Egilea: Elena Gorrochategui DBH 3D


“Birziklapenaren Garrantzia”. Egilea: Aritz Gomez DBH 3D


“Dena Suntsituta…”. Egilea: Elene Ormazabal DBH 3B


“Klima aldaketa”. Egilea: Laura Cuesta DBH 3.


“Zakarrontzira; oraindik ez!”. Egilea: Jokin Camarero DBH 3.


“Birziklatu, berrerabili eta murriztu”. Egilea: Nahia Irazola DBH 3.





Kategoria: Ikaste-irakaste

Etiketak: , , , , ,

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×