Teknologia eta literatura bat eginda

Gure ikastetxean baloreetan oinarritutako hezkuntza erpin anitzetatik lantzen dugu. Balore horiek lantzeko bideetako bat irakurketa da; irakurzaletasuna bera lantzearekin batera, errealitate ezberdinen aurrean iritzi propioa izan dezaten bultzatzen dugu. 


Era berean Durango herriarekin harreman estua izan dezaten saiatzen gara, izan merkataritzarekin, herriko parke zein jolaslekuekin edota kultur eraikinekin. 


Horrela, Durangoko Udal liburutegiak proposatutako lehiaketa interesgarria ikusi dugu eta bertan parte hartu dute Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek. Proiektu horretan teknologia eta literatura uztartzeko aukera izan dute.


Ikasleek, aurretiaz irakurritako liburu baten laburpena egin behar izan dute, baina ezohiko modu batean egitea eskatu zaie: bideo baten bidez. Ariketa horrekin, baloreetan oinarritutako hezkuntza eta irakurketa bultzatzea da lehiaketaren helburua. 


Partaideek beste errealitate batzuk ezagutu dituzte, eta hainbat gaitasun landu dituzte: elkarrizketarako gaitasuna, analisirako eta ulermen kritikorako gaitasuna, enpatia, arrazoinamendu morala, eta horretaz gain, unibertsaltzat hartutako jarrera eta baloreak ere landu dituzte.


Lehenengo bi saioak Book Trailerra nola egin ikasteko saioak izan dira, hau da teknikoki nola burutu trailerra. Hirugarren saioa solasaldi literarioa bat izango da, hots, irakurritako liburuei eta bertan landutako gaiei buruzkoa.


Proiektu honetan irakurzaletasuna era ludiko baten bidez lantzeko aukera izan dute ikasleek eta izaera kritikoa garatzeko lagungarria izan da gainera.



Sare sozialak

 

Teknologiak eta berrikuntzak pisu handia dute gure ikastetxean. Hala, LH 6. mailakoek landutako proiektuaz gain, aste honetan bertan LH 5. mailako ikasleek ere teknologia izan dute aztergai. Kasu honetan Durangoko Mankomunitatetik eskainitako teknologia berriei buruzko tailerrean parte hartu dute ikasleek.

Teknologia berriek etengabeko aldaketa bizi dute eta garrantzia handia daukate pertsonen bizitzan, bereziki gazteen kasuan. Horregatik ezinbestekoa da horiek modu zuzenean erabiltzen ikastea. Batetik, baliabideei ahalik eta probetxu handiena ateraz, eta bestetik arriskuak ezagutuz.

 

Kategoria: Ikaste-irakaste

Etiketak: ,

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×