Trafiko-istripuak prebenitzeko formakuntza jasoko dute gure ikasleek

Ostegun honetan Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren Don’t be Dummy | Zuk ez duzu ordezkorik izeneko ekitaldi ibiltarian parte hartuko dute gure ikastetxeko gazteek. Helburua gazteak bide-segurtasunean, gidatze arduratsuan eta zirkulazioko istripuen prebentzioan sentsibilizatzea da. Kasu errealak ezagutzeari esker, ikasleak errepideetan dauden arriskuez jabetzeko aukera izango dute. Dummy pertsonaia da programaren ardatza. Ibilgailu-fabrikatzaileek Dummy Crash izeneko panpinak erabiltzen dituzte inpaktuak simulatzeko eta modelo berrien segurtasuna egiaztatzeko. Gizakien antzekoa izanik sarritan ordezkatu ohi gaitu. Dummy, hainbat egoera eta emozio esperimentatu ondoren, ondorio honetara iritsiko da: “Zuk ez duzu ordezkorik”. Amaiera dramatikoak eragozten dituen ezinbesteko faktorea da prebentzioa. Ekitaldian zehar lau lagunek testigantza pertsonalak kontatuko dituzte: Javi Sanchez (udaltzaina), Susana Valenciano (ertzaina), Lander San Anton (suhiltzailea) eta Alaitz Arbilla (bizkarrezur-muineko lesioa duen neska). Lehenengo pertsonan kontatutako testigantza horien bitartez, gazteen barnea mugitzea lortzen da; bizipen horiek oso hunkigarriak izaten dira eta gazteengan inpaktu handia edukitzen dute.

Zergatik Don’t be Dummy?

Gazteria trafiko-istripua izateko arriskua areagotzen duten faktore multzo baten jabe da. Alde batetik, gazte psikologiari lotutako faktoreak daude (exhibizionismoa, norberaren gaitasunen neurriz kanpokotasuna, talde presioaren eragina) eta beste alde batetik, aurreneko urteetako gidatze esperientzia eza. Ekitaldian zehar ondorengo gaiei buruzko ikus-entzunezko proiektatzen dira:
  • Gazteak eta alkohola
  • Larrialdietako zerbitzuen audioa
  • Trafiko istripuak
  • Bideojokoa
  • Zainketa Intentsiboetako Unitate mugikorrak eta anbulantziak parte hartzen duten istripuak
  • Ospitalea
  • Istripu baten ondorioak. Lesio motak.
  • Hezur-muinetako lesioak.
  • Trafiko istripu baten biktima izan diren senitartekoen testigantzez osatutako bi bideo
  • Larrialdietako teknikaria
  • EAEn izandako trafiko istripuen inguruko datuak

Informazio gehiago:

“Don’t be Dummy” web orrian.  

Kategoria: Ezagutu Bizi

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×