Unibertsitatera sartzeko proben simulakroak egiten dihardugu

Uztailaren 6tik 8ra bitartean egingo dituzte batxilergoko ikasleek Unibertsitatera sartzeko probak. Ikasturte amaiera ezohikoa tokatu zaie aurten, eta esfortzu eta ahalegin handia egin dute guztiek.


Unibertsitateko sarbide probak lasaitasunez eta konfiantzaz hartu ditzatela nahi dugu
, eta horretan laguntzeko asmoz, ekainaren 23an eta 24 azterketen simulakroak egin ditugu ikastetxean bertan. Azterketek ikasle askorengan eragiten duen ohiko urduritasunari gehituko zaizkie protokolo berriak ere, eta egoera horretarako prest egon daitezen gura dugu. Gainera, orain arte lan handia egin dutela barneratu dezaten nahi dugu, hau da, ikasitakoa erakustera joan daitezela.

Simulakroak egoera berrian erosoago sentiaraziko ditu eta modu horretan prestatuago egongo dira uztailaren 6rako. Eguna iritsi arte gelditzen den denboran, tutoreak eta irakasleak bidelagun izaten jarraituko dituzte, orain arteko moduan. Azken bi urte hauetan zehar egindako lana borobilduko dute azken azterketekin, eta egoera berezia bada ere, gure ikasleengan konfiantza osoa daukagu. 

Kategoria: Ikaste-irakaste

Etiketak: , , , , ,

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×