Unibertsitaterako sarrera eta onarpen prozeduraren egutegia EHUn

Euskal Herriko Unibertsitateak ondorengoa jakinarazi du:
Hautaprobak 2020an egingo dituzten EAEko Batxilergoko ikasleakBehin-behineko aurretiko izen-ematea: urtarrilaren 23tik apirilaren 17ra (hautaprobak gainditu eta gero izen-ematea berretsi egin behar da)
Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa USE
- Ohiko deialdia: uztailaren 6a, 7a eta 8a (emaitzen argitalpena uztailaren 14an).
- Ezohiko deialdia: uztailaren 20a, 21a eta 22a (emaitzen argitalpena uztailaren 27an).
- Ohiko deialdia: uztailaren 14tik 21era.
- Ezohiko deialdia: uztailaren 28tik irailaren 2ra.
Matrikulatzeko epeak
- Lehen onarpena: uztailaren 25, matrikulatzeko lehen epea: uztailaren 27a, 28a, 29a eta 30a.
- 2. onarpena: abuztuaren 3a, matrikulatzeko bigaren epea: irailaren 1a.
- 3. onarpena: irailaren 2a, matrikulatzeko hirugarren epea: irailaren 4a.
- 4. onarpena: irailaren 7a (EAEko ezohiko deialdiko ikasleak barne), matrikulatzeko laugarren epea: irailaren 8a eta 9a.
- 5. onarpena: irailaren 10a, matrikulatzeko bosgarren epea: irailaren 11.
- 6. onarpena: irailaren 15a, matrikulatzeko seigarren epea: irailaren 17a.
Kategoria: Ikaste-irakaste
