Zatoz gure batxilergoa ezagutzera! Ate irekiak apirilaren 26an

Apirilaren 26an, arratsaldeko 6retan ate irekietara hurbil zaitezkete gure batxilergoko proiektua ezagutzera
2018-19 ikasturteko San Jose Jesuitak ikastetxeko batxilergorako aurre matrikulazio epea maiatzaren 2tik 14ra bitartean da. Etorri zaitez gu ezagutzera!
Prestakuntza eta berrikuntza, euskal hizkuntza eta kultura, eleaniztasuna, inklusibitatea, hezkuntza-elkartea, sare-lana eta eragiteko konpromisoa dira ikastetxearen zutabe nagusiak. Batxilergokoko etaparen oinarrizko helburua gazte guztiei beren garapena eta ongizatea sendotzea ahalbidetuko dien prestakuntza eskaintza da, bakoitzaren garapen pertsonala lortzen lagunduta. Ikaskuntza-prozesuan ikasleak ikasteko interesa, espiritu kritikoa, ekimena, sormena eta bere gaitasunekiko konfiantza garatzea da helburua etorkizunean modu autonomoan, helduan eta sortzailean molda dadin. Hurrengo bideoan aukera daukazue gure batxilergoko proiektua ezagutzeko: Informazio gehiago jaso nahi baduzue eta aurretik izena eman nahi baduzue, hurrengo esteka honetan sar zaitezkete edo 946 810 050 telefonora deituz. Horrez gain, ikastetxeko idazkaritzan 08:00etatik 13:15era eta 14:30etik 18:00ak bitartean zuzeneko informazioa jaso dezakezue. Informazio orokorra eta aurretiko izen-ematearen kudeaketa:- Gotzone Basañez: gbasanez@durangojesuitak.org
- Olatz Bilbao: obilbao@durangojesuitak.org
- Gotzon Gomez (DBH eta Batxilergoko Koordinatzaile Pedagogikoa): ggomez@durangojesuitak.org
- Aitor García (Batxilergoko Koordinatzailea): agarcia@durangojesuitak.org
Kategoria: Ikaste-irakaste
