XXVI. Valentin Juaristi Torneoa

Pasa den asteburuan 2006 eta 2007. urteetan jaiotako kirolari talde handia elkartu zen gure ikastetxean XXVI. Valentin Juaristi Torneoan parte hartzeko gogotsu. Aurreko txapelketetan bezala hainbat ikastetxe gonbidatu genituen futbolean, saskibaloian eta eskubaloian jokatzeko: Gijoneko Inmaculada Jesuitak, Loiola Indautxuko Jesuitak, Nevers ikastetxea eta Gernika ST. Kirolaz gozatzeko bi egunetako jardunaldia izan zen. Larunbatean eguraldia lagun izan genuen eta giro ederra egon zen parte-hartzaile zein animatzera etorri ziren familia eta lagunen artean. Egun guztian zehar izan genuen partiduez gozatzeko aukera eta ostean, 19:30ean lunch ederra partekatu genuen guztion artean. Igandean aldiz, goizean zehar jokatu ziren partidu guztiak eta ostean sari banaketaren txanda izan zen. 13:00etan izan zen sari banaketa eta talde guztiek jaso zuten trofeoa eta Cafés Baqué-ren oparia. Ondo pasatzeko gogoa eta errespetua izan ziren nagusi ekitaldian eta ikastetxeak eskerrak eman nahi dizkie txapelketan parte hartu zuten jokalari guztiei, baita animatzera hurbildu zirenei, antolaketan parte hartu zutenei eta torneoko babesleei ere.  

Kategoria:

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×