Zer esango zenioke egun hauetan itxaropena behar duen norbaiti?

Gabon ezberdinak izango dira aurtengoak eta egoera ezohikoa kontuan izanik, Gabonetako gutun bereziak idatzi dituzte DBHko eta Batxilergoko ikasleek.

“Zer esango zenioke egun hauetan itxaropena behar duen norbaiti?”, galdera hori bideratu zaie ikasleei Pastoraltzatik. Hausnartzeko eta sormena lantzeko aukera izan dute modu horretan, eta esperantza eskaintzera bideratutako gutun eta postal anonimoak sortu dituzte. Joan den ostiraletik ikastetxeko hainbat sarreretan daude, sartu eta irteten diren guztientzat eskuragarri. 



Kategoria: Inaziotar Izaera

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×