Ziortza Sagarna: “Protokoloa argi geratu zitzaidan hasieratik, eta alde horretatik lasai egon naiz”

Ziortza Sagarna ikastetxeko ama da, 2 eta 5 urteko haurrak ditu ikastetxean, Haur Hezkuntzako geletan, eta lanbidez irakaslea da.



Nola daramazue momentu honetan bizi dugun egoera berezia?

Etxean ondo, nahiko lasai gaude. Kontziente gara zelako egoera dagoen gure inguruan, baina ez zaigunez etxean gedlitzea egokitu momentuz ondo daramagu. Baita umeek ere; ezin dute nahi beste kirol egin, baina eskolara pozik datoz eta ondo gabiltza.



Martxotik ekainera bitartean haurrek ez zuten aurrez aurreko eskolarik izan. Nola bizi izan zenuten denbora tarte hori?

Haiseran nahiko ondo, egoera berri bat zen, eta desberdina zenez ondo. Haurrek denbora asko zuten jostailuekin ibiltzeko, eta oporrak tokatu zitzaizkigunean denbora asko geneukan eurekin egoteko eta jolasteko. Baina ostean, lanera itzultzeko txanda etorri zenean ez hain ondo. Nik klaseak ematen nituen online, nire senarra ere etxetik lanean zegoen, batzarrekin; eta egia esan umeak denbora guztian gure inguruan zebiltzanez zoramen bat izan zen. 


Durangon orain bizi dugun egoerak kezka sortzen du. Nola bizi duzu egoera hori ama moduan eta baita irakasle moduan ere?

Gure kasuan, eskolan ez ditugu kasu askorik izan, eta niri ez zait tokatu nire semeren bat etxean egon beharra izatea, ez kontaktuengatik ezta positibo izateagatik. Eta gu ere ondo egon gara, ez zaigu etxean gelditzea egokitu, eta ondorioz nahiko normaltasunez eraman dugu. Nire inguruan izan ditut lankideak positibo izan direlako etxean geratu beharra izan dutenak, eta ez da erosoa, bereziki kontziliazioagatik. Baina niri pertsonalki ez zaidanez horrelakorik gertatu lasai nago. 


Gure ikastetxean kontingentzia plan bat jarri genuen martxan, eta ikasturte hasieran guraso batzarrak ere egin genituen. Nola ikusten duzu ikastetxetik bideratutakoa eta zer uste duzu hobetu beharko genukeela?

Ni 2 urteko haurren batzarrean egon nintzen eta bertan azaldu ziguten egoera nolakoa izango zen, zer egin behar genuen ahalik eta pertsona gutxien mugitzeko eskola barruan. Ikuspuntu horretatik eskatutakoa betetzen saiatu gara eta niri argi gelditu zitzaidanez lasai egon naiz. Uste dut zuen esku egon dena egin duzuela eta guztiok saiatu garela arauak betetzen.


Ikastetxean COVID taldea sortu dugu, bertan dakizun moduan badago gurasoen ordezkari bat ere, Jose Luis Quesada. Talde horretatik gurasoen kezkak ere jaso gura dira, gurasoekin elkarlana sustatuz. Alderdi horretan zerbait hobetzeko dagoela uste duzu?

Nik uste dut guk geu, patioan berbetan gelditzen garenean adibidez egin beharko genukeela gehiago. Eskolak arauak ditu, protokolo bat dauka, eta gure beharra hori jarraitzea da. Batzuetan eguneroko zereginetan ahaztu egiten zaigu, baina azkenean gure ardura da eskolako arauak betetzea.



Zer eskatuko zenioke ikastetxeari eta zure umeek irakasle edo arduradunei?

Zuen esku dagoen guztia egiten ariko zaretela ulertzen dut nik, eta azken finean ardura horrekin jarraitzea esango nuke. Baina uste dut denok ari garela egiten gure esku dagoena eta hortik kanpo dagoena ezin dugula kontrolatu. 


Kategoria:

Etiketak: , ,

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×